viernes, 28 de septiembre de 2018

TONTORRAMENDI ONDARRU

TONTORRAMENDI (386 m.)
Ondarru

IBILALDIAREN ZEHETASUNAK:

Ondarruko kiroldegitik hurbil dagoen parking handitik paseotik herrirantz abiatuko gara. 500m igarota iturri batekin topo egingo dugu eta hortik gutxira ranpa batetik paseotik irtengo gara. Errepidea gurutzatuta hego-mendebalderantz joko dugu eta menditik gora egiteko egurrezko eskailerak igoko ditugu. Bertako zuhaitzez gozatzeko aukera ematen duen antzinako bidezidorretik gora egingo dugu baserri batekin topo egin arte. Hortik gutxira bueltan agertuko garen bidegurutzera helduko gara, bertan ezkerreko pistatik joko dugu Baraikua tontorreko antenetatik pase arte. Hortik gutxira Tontorramendira helduko gara eta etorri garen kontrako aldean geldialdia egingo dugu. Aldapa erdian ezkerretara daukagun gurdibidetik behera joango gara gertu dagoen baserri gunera heldu arte. Ondarrura joateko norabidea hartuz igoerako bidezidorrera helduko gara.

INFORMAZIO TEKNIKOA:
 Luzeera: 8,4 km.
 Iraupena: 4 ordu.
 Desnibel positiboa: 376 m.
 Zailtasun teknikoa: baxua.
 Zailtasun fisikoa: erdikoa.


No hay comentarios:

Publicar un comentario