Denboraldiaren bukaera
Dagoeneko bukatu dugu 2012-2013 kurtsoko mendi denboraldia. Lehenik eta behin, San Jose mendi taldetik familia eta ikasle guztiei eskertu nahi genizueke antolatu ditugun txango ezberdinetara etortzeko egin duzuen ahalegina.
Honekin batera, une oro izan duzuen jarrera goraipagarria izan dela azpimarratu behar dugu. Honi esker, irteera bakoitzean egin beharreko lanak nabarmenki erraztu dituzue.
Amaitzeko, esan behar dugu jakin badakigula gauza asko ditugula hobetzako baina denon artean apurka apurka hobetuz joango garelakoan gaude.
Besterik gabe agurtzen gara datorren urtean aurten bezala txangoetan parte hartzera animatuz.
ESKERRIK ASKO!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario