jueves, 13 de diciembre de 2012

Serantes Mendia


SERANTES 451 m. (Zierbena)

Bizkaiko lurraldeko ia edozein puntutik ikusgai den mendebaldeko gailur esanguratsua. Serantes, Bilbo barruti
metropolialdearen eta batez ere, ezkerralde osoko ikono bihurtu da. Bere magalak, gaur egun Euskal Herri osoko
populaziaoren %50 suposatu arte, Bilboko hirigune guztiak jasandako hazkunde demografiakoaren lekuko izan dira.

Aintzina, baita Sarantes bezala ezagututa ere, bere gailurrean, 1910. urte arte Bilboko Abra eta portua
defendatzeko eraikitako gotorlekuaren arrastaoak mantentzen dira.

Serantes inguruko idazki eta esaera asko dago, eta guztien arten harrigarrienetarikoa, bere itxurak behartuta,
hura sumenditzat ematen zuen teoria zegoen, Horrela, behingoz esate hau erabat ezeztatzeko, 1848. urtean Guillermo Bowles geologoaren zerbitzuak kontratatu ziren. 

Serantes igotzeko,Zierbenako portutik irtengo gara. Mendebaldeko gandorran zehar igo eta norabide guztietan sekulako ikuspegiak eskeintzen dituen gailurrera zuzen helduko gara. Behin gailurrean, hasieran ekialdeko ertzetik eta gero Valleko parejetik zehar ibilaldi zirkularra osatuz jaitsiko gara. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario