jueves, 20 de diciembre de 2012

Serantes mendia kronika

trekking vector

San José ikastetxeko ikasle, irakasle eta guraso ausartek dagoeneko bigarren mendia igo dugu. Oraingo honetan Serantesen izan genuen erronka. 
 Eguraldi ezin hobeago bat genuelarik, Zierbenako portutik gailurrerantza abiatu ginen. Nahiz eta bidea zenbait puntutan malkartsua izan, goizeko 12ak inguru tontorrera heldu ginen.
Bokataren ostean, beranzko bideari ekin genion. Bueltako bide honetan hiru baja izan genituen arren, taldeak gogotsu ekin zion jaitsierari.
Laburbilduz, egun zoragarri batetaz gozatzeko aukera izan genuen. Euriak ere, errespetatu gintuen, eta behin guztiak autobusaren barnean geundela, hasi zen.
Agurtzeko, hemendik eskerrak eman nahi dizkizuet etorri zineten guztiei.

No hay comentarios:

Publicar un comentario