martes, 13 de noviembre de 2012

Eskerrak parte hartu zenuten guztioi.

Pasaden igandean Upo mendira lehen irteera egiteko aukera izan genuen. Lokatza, hotza eta euria ibilbidearen zatirik handienean presente euki genuen. 
Dena den, parte hartu zenuten ikasle eta familia guztien jarrera txalotzekoa izan zen, hori dela eta, hemendik zoriondu nahi zaituztet. 
Era berean ibilbidean zehar, geldialdietan eta antolatzerako orduan zuen erantzuna goraipatzeko modukoa izan zen, eta hori eskertzekoa da.
Besterik gabe esan nahi dizuet, zuek bezalako guraso eta ikasleekin era honetako gauzak prestatzea benetan merezi duela.

No hay comentarios:

Publicar un comentario