jueves, 24 de octubre de 2019

Ilunbe Euskaraz

ILUNBE (445m)

IBILALDIAREN ZEHETASUNAK:

Dimako frontoitik irtengo gara mendebalderantz. Bidea eta erreka zeharkatu eta gero aldapa gogorrari aurre egin beharko diogu Olazabal auzora heltzeko. Bertan mendebalderantz abiatuz auzoa zeharkatuko dugu eta azken baserritik igarota laster lokatzezko pista hartuko dugu. Zabalgune deigarri bat pasa eta 5 minututara bidegurutze batera helduko gara, ezkerreko bidea hartuko dugu.
Bide hori gorantz jarraituz urte guztian zehar dagoen putzu batera helduko gara eta hortik 50 metrotara zuhur ibili beharko gara eskumara eta gorantz doan bide bat hartzeko, bide horrek 20 minututan tontorrera eramango gaitu. Tontorretik azken puntura bueltatuko gara eta eskumako bidea hartuta Lamindao auzora helduko gara. Iturriotz auzora errepidetik jaitsiko gara eta 500m tara eskumara desbideratuko gara Lamindaoko eskalada eskolatik pasatzeko. Bidea jarraituz goranzko bidera helduko gara Olazabal auzora heltzeko eta hortik Dimara jaisteko.

ERAMAN BEHARREKO MATERIALA:

- Bakoitzak bere materiala eramateko mendiko motxila aproposa
- Mendiko edo trecking-eko botak (kiroleko zapatilak ez dira gomendatzen, orkatila ez dute ondo eusten eta).
-Txanoa eta eguzkitako betaurrekoak.
- Eguzkitako krema eta ezpain babesa.
- Bero mantentzeko arropak eta zira.
- Polainak elurra badago. Euriarekin gomendagarriak,
- Kantinplora (gutxienez 1 L-koa).
- Hamaiketakoa.
Autobuserako nahitaezko materiala:-
-Aldatzeko arropa eta oinetakoak, bigarren poltsa batean.

INFORMAZIO TEKNIKOA:
- Luzera: 7,7 km.
- Iraupena: 3 ordu.
- Desnibel positiboa: 300 m.
- Zailtasun teknikoa: baxua.
- Zailtasun fisikoa: erdikoa.

OHARRA: Tontorrean kontu handia izan behar dugu, Ipar eta Mendebaldeko
aurpegietan amildegia dago. Tontorrean umeak kontrolpean izan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario