jueves, 4 de abril de 2019

Bastelarra informazioa

BASTELARRA (864m)

Bastelarra Tontorra Gorbeako mendilerroan dagoen tontor xume eta
ezezaguna da. Tontorraren hegoaldean zerurantz altxatzen den Arralde
tontorra dago. Garai batean zonalde guzti honetako larreak nekazaritzarako
erabiliak izan ziren. Bertatik toponimia etor daiteke, Bastelarra, Basterreko
Larrea hain zuzen ere.
Tontorra egin baino lehen Saldropo hezegunetik pasatuko gara, babestuta
dagoen lur eremua oso aberatsa da, izan ere, mendeen poderioz
deskonposaketa naturalaren prozesuaren ondorioz lur emankorra sortu da. Lur
mota horren ezaugarrien artean, besteak beste, daukan kolore iluna da. Esan
bezala deskonposaketaren ondorioz organismo naturalek sortutakoa delarik.
Tontorreko iparraldeko magalean Saldropotik gertu ere Otzarrateko pagadia
aipatzea ere garrantzitsua da. Izan ere, pagadi txikia izan arren magikoa eta
liluragarria da. Azken mendean egurgintzarako egin diren baso landaketek
pagadi horren eremua ia desagertu arteko txikizioa eragin dute.

IBILALDIAREN ZEHETASUNAK:
Barazarretik irtengo gara. Lehen 2,5km-ak ia ia aldaparik gabe ormigoizko pista
batetik Saldropoko hezegunera helduko gara. Hezegunea hegoaldetik inguratuz
harrizko pista batetik Bastelarrako norabidean gora egingo dugu. Pinudi garbi
eta polit batetik gorantz egingo dugu. Denbora laburrean mendiaren iparraldetik
tontorrera helduko gara. Jaitsiera hegoaldetik egingo dugu, bertan lokatzezko
pista batetik behera egingo dugu berriz ere Saldropora heldu arte. Saldropotik
berriz ere ormigoizko pistatik Barazarrera helduko gara.

No hay comentarios:

Publicar un comentario