jueves, 8 de noviembre de 2018

BABIO IBILBIDEA

BABIO (583m)


IBILALDIAREN ZEHETASUNAK:
Amurrioko Zaraobe Institutotik irtengo gara Etxegoien herriko norabidea hartuz. Herri honetan Babiora doan pista malkartsu bat hartuz “kontrabandisten bidezidorra” hartuko dugu. Bertan Amezti zoragarri bat igaroko dugu eta tarteka aldapa malkartsuak izango ditugu, adi tarte honetan! Goialdean hezi bat igaro eta gutxira tontorrera helduko gara. Jaitsiera hegoalderantz doan bidetik Mendeikara helduko gara, hortik Burunbiorantz abiatuko gara eta azken baserrian ezkerrera biratuko dugu bidezidor polit batetik Etxegoienera jaisteko.

INFORMAZIO TEKNIKOA:
- Luzeera: 9 km.
- Iraupena: 4 ordu.
- Desnibel positiboa: 388 m.
- Zailtasun teknikoa: tartekoa. OHARRA: ibilbidea oso teknikoa izan ez
arren, igoeran badago kontuz ibili beharreko tarte bat. Bertan bidea
estutu eta tente jartzen da. Kontuz ibili beharko gara bertan.
- Zailtasun fisikoa: tartekoa.

ERAMAN BEHARREKO MATERIALA:
- Bakoitzak bere materiala eramateko mendiko motxila aproposa
- Mendiko edo trecking-eko botak (kiroleko zapatilak ez dira
gomendatzen, orkatila ez dute ondo eusten eta).
- Txanoa eta eguzkitako betaurrekoak.
- Eguzkitako krema eta ezpain babesa.
- Bero mantentzeko arropak eta zira.
- Polainak elurra badago. Euriarekin gomendagarriak,
- Kantinplora (gutxienez 1 L-koa).
- Hamaiketakoa.
Autobuserako nahitaezko materiala:
- Aldatzeko arropa eta oinetakoak, bigarren poltsa batean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario