jueves, 27 de abril de 2017

HARRIKURUTZ EUSKARA

HARRIKURUTZ (851m)


Harrikurutz mendia Gorbeako Parke Naturalean aurkitzen da, Bizkaia eta Arabako mugetatik gertu dago baina Arabarren baitan dago mendi eta inguru eder hori. Hurbil daukan Ubideko herritarrentzat oso mendi esanguratsua izan da, izan ere, Harrikurutz eta bere inguruak urteetan zehar leku egokiak izan dira abeltzaintzarako. Tontorretik gertu urte askotan zehar ikazkinentzat hain garrantzitsuak ziren Pago motzatuak ikusiko ditugu. Inguru karstikoak ere hainbat kobazulo, leize eta dolinaz gozatzeko aukera ematen digu. 

IBILALDIAREN ZEHETASUNAK: 
Ibilaldia Ubide herritik irten eta Inarraganetik gora Zokoa errekarantz abiatuko gara. Bertako pista jarraituz Siskino eta Harrikurutzek sortzen duten lepora helduko gara. Bidezidor argirik ikusiko ez dugun pagaditik barrena tontorrerantz abiatuko gara. Tontorrera heldu baino lehen Harrikurutzeko kobazuloa bisitatuko dugu. Tontorretik ibilbide zirkular bat eginez leporantz abiatuko gara, etorri garen lekutik Ubidera jaisteko.


INFORMAZIO TEKNIKOA:  
Luzera: 9 km. 
 Iraupena: 3 ordu.
  Desnibel positiboa: 300 m. 
 Zailtasun teknikoa: baxua.
  Zailtasun fisikoa: baxua.




No hay comentarios:

Publicar un comentario