jueves, 10 de noviembre de 2016

Urko Mendia

Urko 795 m. (Ermua)

Urko Gipuzkoa eta Bizkaiko lurraldean mugan kokatzen da. Iparraldeko isurialdea, hezea eta baso misto batez osatuta dago. Bertan desnibela hegoaldean baino leunagoa da eta Etxebarria/Markina-Xemeineko haranetarantz luzatzen da. Hegoaldeko isurialdea aldiz, askoz malkartsuagoa da eta bat-batean erortzen da Ermua eta Eibar (jadanik Gipuzkoan) herrien gainera. Erliebe honek bertara igotzeko bideak malkartsuak izatea ere bai bideratzen du. Horregatik irteera honetako ibilbidea egingo dugunen arteko gogorrenetariko bat izango da. Hala ere esfortzu honek bere saria izango du. Gailurretik, Gipuzkoako kostaldetik, Bizkaiko Enkarterri arte hedatzen den irudimenezko arkuaren ikuspegia txundigarria da. Ongi prestatuta etorri eta oroitu garai honetan eta “benetako” mendi hauetan, goizetan freskoa egin dezakeela, eta oraindik garrantzitsuagoa, bidean ez dagoela inongo iturririk.

Ordutegia: 4:00 ordu
Luzera: 7,4 km. 
Desnibel positiboa: 580 m. 
Zailtasun fisikoa: tartekoa/altua. 
Zailtasun teknikoa: tartekoa/altua (igoeran erne ibiltzeko tarte estu bat igaroko dugu. 
Honetaz gain jaitsiera bortitzen bat eta labainkorrak diren hainbat zeharkaldi). 
Zeharkatzen dituen udalerriak: Ermua eta Gipuzkoako lurraldeak Eibarren. 
Ura: Ez dago. 
Ibilbide mota: Zirkularra

No hay comentarios:

Publicar un comentario