jueves, 10 de marzo de 2016

Arrugaeta (euskara)

Arrugaeta (669m)


Arrugaetako gailurra Mendigisako mendilerroan kokatzen da. Gorbeiako mazizoaren barruan luzatzen den
mendizerra da hau, eta iparraldean Zeberioko harana eta hegoaldean Orozkoko bailarak banatzen ditu.
Mendizerra arrokatsua da eta gandor zorrotzak erakusten ditu, besteen artean eta adibide nagusi bezala,
Untzuetako gailurra hain zuzen.
Gaur egun mendi hauek baso ustiaketetarako lur-sailez josita daude eta pinudi asko hedatzen dira. Baina
zorionez, oraindik antzinako lekuko diren pagadiak bizirauten dute zenbait zokogune eta magal ezerosoetan.
Gorago eta gandorreko karstean, artadia hedatzen da.
Oraingoan eta Arrugaetako gailurra zapaltzeko, gandorrean zehar doan ibilbide eder bat beteko dugu. Motza
den arren, tarte zailak dauzka, beraz arretaz ibili beharko gara.

Ordutegia: 3:30 ordu
Luzera: 8,3 km.
Desnibel positiboa: 380 m.
Zailtasun fisikoa: tartekoa.
Zailtasun teknikoa: Altua. Ibilbidea gandorretik zehar doa eta tarte oso arrokatsu eta estuak zeharkatzen
ditu. Motza den arren, esan bezala, tarte batzuetan arreta handiz ibili beharko gara. Era berean, bueltako
bidean, malda bortitz eta labainkor bat jaitsi behar dugu.
Ibilbide mota: irteera eta amaiera puntu berdinean duen ibilbide lineala. Erdialdean bukle txiki bat dago.
Zeharkatzen dituen udalerriak: Orozko, Artea eta Zeberio.
Ura: ez dago.


No hay comentarios:

Publicar un comentario