jueves, 2 de octubre de 2014

Saibigain (zenbait datu)

Saibi edota Saibigain (946 m.) bezala ezagutzen den mendiak, Anboto eta Errialtabasoko kareharrizko
mendiguneen artean altxatzen ditu bere magal leunak. Horregatik ere bai, Saibi sekulako ikuspegi apartak
eskaintzen dituen gailur erosoa da.
Hainbat mendizale taldeek ekiten dio Saibiko igoeari gailurrean dagoen gurutze erraldoiera heldu arte.
Gurutze hau Gerrate Zibilean eroritako gudarien omenez altxatu zen. Honek magal hauetan bizi izandakoa
birgogoratu eta beste garai batera eraman beharko gintuzke.
Mendigune honen beste ezaugarri bat ipar isurialdean dauden baso hezeak dira. Gaur egungo hedadurak,
XX. mende aurretik eta baso hustiapen bortitzak haiekin ia agortu arte, lurralde hauetan hedatzen ziren baso
zabalen aztarna ezin hobeak dira. Baso hauek baita bertoko faunaren babesleku aparta dira: basurdeak,
azeriak, oreinak, orkatzak eta lepazuriak lasai ibiltzen dira inguru hauetan. Handik gertu dagoen Eskuagatx-
Errialtabaso magaletan, azken urteotan nahiko egongorki kabia egin duten saizuri bikote bat egon ohi da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario