Oiz Mendia
Oiz 1026m
Oiz mendia Durangalde eta Ibaizabal ibarra iparraldetik mugatzen duen mendizerra luze eta zabal bateko puntu altuena da. Izan ere eta naiz eta gutxigatik 1000 metroen muga gainditzen duen, sekulako desnibelak erakusten ditu zenbait tokitan. Kontutan izan behar dugu, bailara sakon batzuen garaiera nekez heltzen dela 100 metroren kotara. Hau guztia kontutan izan arren, gizakiaren eragina sakonki jasan izan duen gailurra da. Horrela, gailurrean agertzen diren antena ezberdinekin batera, ezin dugu azken urteetan haren gandorrean zehar hedatu den industria eolikoen aztarna ahaztu.
Hala ere Oizek, Bizkaiko beste edozein gailur erakusten ez dituen ikuspegi apartak dauzka. Izan ere lurraldearen erdian dago, eta antzina, batzar orokorretara deitzeko Deiadar Mendia bezala izendatu zen ere bai.
No hay comentarios:
Publicar un comentario