lunes, 4 de noviembre de 2013

Jata mendia

Jata 599m



Jata, Bakio gainean altxatzen den forma biribildun gailur altua da. Nahiz eta metro bakar batengatik ez den
600 metroetara heltzen, hainbat toki ezberdinetatik ikusten da. Halaber, bere gailurretik Bizkaia eta beste
hainbat tokietako ikuspegi paregabea gozatzen da. Itsasoa iparraldera eta Mungiako lautada hegoaldetik,
muinoz eta baserriz jositako lurralde hauen gaineko atalaia aparta da Jata.

Oraingoan Bakiotik irten eta San Migeleraino igotzen hasiko gara. Haiseran errepide estu batetik baina
berehala, median barrura bidezidor estu baten zehar abiatuko gara. Orduan malda gogor batzuk igo eta
garaiera azkar irabaziz, gailur alboan dagoen antena erraldoira helduko gara. Handik metro eskas
batzuetara gailurra zapalduko dugu.

Jaitsiera bidean aurrean dagoen Jatatxiki mendia igoko dugu ere bai. Orduan kostarantz jasiten den pista
hartu eta bide eroso batetik, autobusetaraino helduko gara.

No hay comentarios:

Publicar un comentario